XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Ceinbat errazoe andiagoaz aguertuco ez eban bere damuari eta ezauguera Jauna curutzean egoanean? Icara eguin eban lurrac eta arriac bringau cirean eta ezagutu bear gure oinpeco criatura onec bere Eguillearen escu eta indarra ainbat gloriaz garailari pecatu, inpernu eta eriotzatic urteten ebanean; eta diabruaren catigariotic ascaturic ta irabaciric bere erria erruquitasun eta aleguin indartsu bat eguinda, eroian curutzeco bide bacar eta solletic ceruetaco bicilecu zorionecoetara, beti an biciteco ascatasun oso eta arrizcu bacoan.

Lurrac bere icara eguin eban, bere erara aguertuteco ezaugarri onegaz, bere Eguillearen illtea: eta berau izan azquero eguiñicoen artean astun, beren eta gogorrena bere larritasuna eracusten eban, bere miñ samiña aguertuaz.

Eta arri gogorrac judeguen gogortasun eta muquertasuna zapaldu eta eurai jarquiten jacozan, zatitu eta birrinduten zireala, eta judeguac ez ziran erruquituten ezta penitencia eguitera iguituten bere.

Baita icara eguin eban lurrac, aitu guiñeian bere barruan eucazan inpernu eta eriotza, noren erraztuac berac gorderic ebazan icaratu cireala.

Eriotzac icara eguin eban bicitziaren ain ur icusi zanean, eta asartu bazan bere Jaunari esexten; bere ondoan icusi zanean coldarturic eta arrituric guelditu zan, eta gogoa beeban bere beste guizonac leguez iruntsi eta deseguiteco, contrara jazo jacan eta bicitzaren ur corrontetan iruntsia eta itoa aurquitu zan Apostoloac esan eban au: Absorta est mors in victoria au da; iruntsia eta banatua gueratu zan eriotza garaitza ain miragarrian.

Onelaco burla modua eguin eutsan Jaunac eriotzari, bada uste ebanean Jaunari bere atsamarrac ezartea, berari Jaunac bere escu altsua sendo ezarri eutsan, eta ichi eban aurrerantzean iñori calteric ez eguiteco egoaroan; cer gaitic curutzean guztiz gora jaso eban ezquero bere indarrez, bota eban andic eta ezarri eban lurrez contrara guztia zatitutera guiño; alanche esan eban aurreztic Isaías Igarleac.